Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

IV. Jardunaldien Egitaraua

16.00h Didac Lee / Zeu zara zeure ideien piloturik onena

Didac Lee-k 21 urterekin egin zuen salto lehenengo aldiz. Orain, oinarri teknologikoa duten ideia berritzaileen Inspirit fabrika pilotatzen du eta FC Barcelonan Teknologia Berrien zuzendaria da. Beraz, ez da Silicon Valley, Londres edo Berlinen egon behar Interneten arrakasta duen enpresa bat eratzeko.

16.45h: “Euskara Sarean! Egitasmo lehiaketa”

Interneten euskara bultza dezakeen ideiarik duzu? Orduan lehiaketa hau zuretzako modukoa da. IV. Jakintza Librearen Jardunaldian azken proposamenak ezagutuko ditugu eta guztion artean irabazlea aukeratuko dugu. Informazio gehiago hemen.

17.30h Oinak lurrean. Jauzi egiteko ausardia izan zuten lau ekintzailerekin hizketan

Hauek sareak eskainitako aukerez baliatu dira euren enpresa-proiektua egiteko.
Unai González (Practice Your Music), Iruri Knörr (Ideateca), Lander Balza (MINIgotes.com) eta Haritz Rodríguez (Blogs on Brands) dira horren adibide.

Unai González Practice Your Music izeneko app-aren sustatzaileetako bat da. Izan ere, app horren bidez nahi dugun musika-tresna jotzen ikas dezakegu.

berriei lotutako proiektuak eta zerbitzuak garatzen dituzte. Iruriren proiektu garrantzitsuenetako batzuk dira www.ludei.com, www.nolatan.com edo www.niktoblogs.comblogen plataforma.

Lander Balza MINIgotes.com enpresaren sortzaileetariko bat da; “PaperToys”-ak diseinatzen dituen diseinu-estudio bat, interneten ere berezko denda daukana. www.MINIgotes.com.

Haritz Rodriguez kazetaria da. 10 urtez ohiko prentsan (paperean nahiz online), irrratian eta telebistan lan egin ostean, 2007an bideoak euskaraz partekatzeko lehenengo plataforma sortu zuen. 2010ean bere enpresa propioa abian jartzea erabaki zuen, Transistoria izeneko Internetera begirako ikusentzuneko ekoiztetxe bat. Gaur egun, Barking Blogs agentzia zuzentzen du. Hedabide sozialetara begirako edukiak, bideoak, estrategia eta marketina lantzen ditu nagusiki. Enpresa honen baitan, abentura berri bat abiatu du Rebeca Rodriguezekin batera. Blog on Brands du izena eta markak eta blogariak harremanetan jartzea du helburu. Bere bizitzako egitasmorik garrantzitsuena da.

19.00h Alex Txikon / Beste era batera

Alex Txikon alpinistak zuzenean azalduko digu Lhotse-ra, hau da, bere azken zortzimilakora egin duen espedizioa. Hitzaldian, gainera, salto egiteko eta ekimenen bati heltzeko behar den motibazioa emango digu.

20.00h Mokaua eta networkinga