Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

EUSKARA SAREAN! EGITASMO LEHIAKETA

Interneten euskara bultza dezakeen ideiarik duzu?

Beraz, azken berrikuntza teknologikoak dituen teknopack bat irabaz dezakezu! Zure ideiak nahi duzun itxura izan dezake:

– Enpresa bat
– Aplikazio bat
– Facebook-eko orrialde bat
– Lehiaketa bat
– Programa bat
– Kanpaina bat

Nahi duzuna!

Bidali zure ideia  info@azkuefundazioa.org helbidera ekainaren 10a baino lehen. Anima zaitez!

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

1. Lehiaketaren izaera eta xedea

Euskara sarean! Egitasmo lehiaketa Azkue Fundazioak antolatutako lehiaketa da, jakintza Libreko IV. jardunaldien barruan.

Lehiaketaren xedea ondokoa da: euskararen erabilera sarean sustatzeko ideia onenak aukeratzea. Lehiaketa hau dela eta, argi geratu behar da euskara zeharo egokituta dagoela teknologia berrietara eta ekintzailetzara.

Parte-hartzaileek ekimen berritzaileak aurkeztu ahal izango dituzte, eta lehen aipatutako helburua lortzeko lehiatuko dira:

  • • Programak, planak eta/edo egitasmoak
  • • Euskararen erabilera sarean sustatzen duten aplikazioak, berrikuntza teknologikoak edo software-proposamenak. Horiek guztiak berriak izan daitezke edo aurreko batzuk garatzekoak.
  • • Komunikazio eta/edo sentiberatze kanpainak.
  • • Prestakuntza planak.
  • • Lehiaketak.
  • • Helburua betetzeko, parte-hartzaileak egokitzat jotzen duen beste zeinahi ekimen.

2. Parte-hartzailea

Euskara sarean! egitasmo lehiaketan parte hartzeko, lehiakideek 16 urte baino gehiago eduki behar dute eta Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan bizi behar dute, lurralde horietan euskara hizkuntza koofiziala baita.

Lehiaketa honetan, ondokoek parte har dezakete:

  • • Programak, planak eta/edo egitasmoak
  • • Euskararen erabilera sarean sustatzen duten aplikazioak, berrikuntza teknologikoak edo software-proposamenak. Horiek guztiak berriak izan daitezke edo aurreko batzuk garatzekoak.
  • • Komunikazio eta/edo sentiberatze kanpainak.
  • • Prestakuntza planak.
  • • Lehiaketak.
  • • Helburua betetzeko, parte-hartzaileak egokitzat jotzen duen beste zeinahi ekimen.

3. Egitasmoak aurkeztea

Egitasmoak posta elektronikoz bidali beharko dira ondoko helbidera: info@azkuefundazioa.org gaian honakoa jarrita: Euskara sarean! Egitasmo lehiaketa. Gainera, testu-fitxategia igorri beharko da behekoak azalduta:

  • • Egitasmoaren izenburua
  • • Taldeko kideak
  • • Egitasmoaren azalpena.
  • • Garapena.
  • • Onurak.
  • • Harremanetan jartzeko bideak.

Parte-hartzaileek zeinahi formatutan aurkeztu ahal izango dituzte egitasmoak: Word dokumentuak, powerpoint-a, web orria, bloga, bideoa, flash-a, prezi aurkezpena…

Egitasmoak euskara hutsean azaldu beharko dira.

4. Proposamenak bidaltzeko epea

Egitasmoak bidaltzeko epea maiatzaren 13an hasiko da eta ekainaren 10ean amaituko.

5. Datuen babesa

Parte-hartzaileek emandako datuak Bilboko Agoitz Plazako 1ean helbidea daukan Azkue Fundazioaren fitxategi batean sartuko dira. Datuon erabilerak Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta lege hori garatzen duen araudiari men egin behar die, lehiaketa hau gauzatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak egite aldera, honakoak kontuan hartzen direla: balizko aukeraketa-aldiak, azken urratseraino iritsi diren proposamenaren zerrendaren argitalpena eta ondoko aipamen eta sarien banaketa. Parte-hartzaile guztiek fitxategian gordetako (norberaren) datuak eskuratu, eskuratu, zuzendu, aurkaratu eta deusezta ditzakete. Horretarako, berariaz jakinarazi beharko du idatziz, komunikazioa lehen esandako helbidera bidalita.

6. Egitasmoak ebaluatzeko irizpideak eta ebazteko prozedura

Azkue Fundazioko bi teknikarik osatutako epaimahaiak ebaluatuko ditu aurkeztutako egitasmoak.

Aurkeztutako egitasmo guztietatik, gehienez hiru finalista aukeratuko dira.

Ebaluatzeko irizpideak honako hauek dira:

Egitasmoaren berrikunta eta oriinaltasuna…………………………………………………………………………… % 40

Euskara sarean sustatzeko helburuaren araberako egokitzapena……………………………………………… % 30

Egitasmoaren erabilgarritasuna……………………………………………………………………………………… % 30

Hiru finalistek jendaurrean aurkeztu beharko dituzte proposamenak 2013ko ekainaren 14an, 16:45ean, Euskararen Etxean, Jakintza Libreko IV. Jardunaldiaren barruan.

Talde/Norbanako bakoitzak 10 minutuko tartea izango du lana jendaurrean azaltzeko.

Jakintza Libreko IV. Jardunaldia parte hartzen dutenek aukeratuko dute hiru proposamenetatik onena. Horretarako, teleboto izenduna emateko sistema izango da bertan. Proposamen irabazlea unean bertan jakinaraziko da.

Azkenera iritsitako proposamenak eta proposamen irabazlea Azkue Fundazioaren web orriaren barruko www.jakintzalibre.org atalean argitaratuko dira eta fundazioaren sare sozialen bitartez zabalduko dira.

7. Sariak

Irabazle suertatzen den pertsonarentzako edo taldearentzako saria teknopack bat izango da, merkatuko azken berrikuntza teknologikoetako batzuk dituena.
Banakoentzat, teknopack-aren balioa 200 euro izango da.
Irabazi duen proposamena pertsona biz edo gehiagoz osatutako talde batek egin badu, teknopack-aren balioa 400 euro izango da.
Gainera, irabazleari txapel bat ere emango zaio.