Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

Jakintza Librearen Igo Jardunaldiak: Wiki-ipuinak, Open Space: Euskara&Internet XXI. mendean eta Euskara Sarean josten

Sarean pil-pliean

 

2010ean Jakintza Librearen Igo Jardunaldiak antolatu genituen maiatzak 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian. Hiru egunetan zehar, eztabaidak, hitzaldiak eta hainbat jarduera garatu ziren. Euskara eta software librea protagonista nagusiak izan ziren.
Jardunaldi partehartzaileak, irekiak eta biziak izan ziren. Azkue Fundazioak topaketa esparru bat sortu nahi izan zuen euskararen inguruan dauden erronkei buruz hausnartzeko Internet arloan. Software libreari dagokionez, zabaltzeko dinamikaei bere atxikimendua eman nahi izan zien.