Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare
niños4

Hezkuntza etapa bakoitzeko saio dinamikoak jardunaldian

Egitarauan ikusi izan duzuen bezala, Teknologia irakaslearen eskura jardunaldian bi dinamika mota ezberdin aurreikusi ditugu.

Gai orokorra teknologiaren erabilpena ikastetxe eta eskoletan izango da, ikuspegi zabal batetatik abiatuta eta parte hartzaileen ekarpenak emango dutenera arte.

Helburua da esperientzia ezberdinak, adibideak eta praktika egokiak ezagutu, partekatu eta horietatik ikasi eta norberak bere ikastetxe, arlo, ikasgai eta taldeekin praktikan ipintzeko aukerak ikustea. Hausnarketa kolektiboa egingo dugu horren inguruan jardunaldian zehar.

Gaia ardatz hartuta, lehenengo zatian hitzaldiak entzungo ditugu: Santiago Moll eta Iñaki Telleria izango dira gurekin eta euren esperientzia aberasgarriak aprobetxatu ahal izango ditugu.

Eta bigarren zati batean, etapa ezberdinen araberako talde txikiagoak osatuko ditugu eta horietan zehazki gai zehatzago eta adin, ezagutza maila, eduki mota eta abarren inguruan lan sakonagoa egiteko aukera izango da.

Horrela, hiru talde ezberdin osatuko dira dinamika eraginkorragoak sortzeko:

Haur Hezkuntza / Lehen Hezkuntza: Begoñazpi Ikastolako (@Begonazpiikas) Nerea Bilbao eta Jon Ruiz izango dira gurekin eta euren ikastetxean antolatzen dituzten egitasmoei buruz mintzatuko dira: teknologia edukiak barneratzeko prozesuetan osagai bihurtu, baliabide eta euskarriak material gisa erabili, edukiak arlo digitalera eraman eta eskoletako dinamikaren zati bihurtu…

Bigarren talde bat Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa eta Lanbide Heziketan ematen diren behar eta berezitasunez hitz egiteko Lauaxeta Ikastolako (@lauaxetaikastol) Aitor Pagaldai eta Jon Agirre izango ditugu gurekin.

Lauaxeta ikastolako ordezkariek kalitatezko euskarazko baliabide digitalak eskura
izateko erronkari helduko diote. Nola lortu kalitatezko eduki horiek sortzeko gaitasunak? Zelan inplikatu behar da ikastetxea? Eta prozesua nola eman daiteke?

Eta hirugarren talde batean, unibertsitate ikasketak, graduondokoak eta hezkuntza ez formalari buruz arituko gara. Talde honen gidari eta hizlaria Ainhoa Ezeiza (@ainhoaezeiza) izango da, UPV/EHUko irakasle-ikertzailea.

 Ainhoa Jakintza Librearen inguruko hausnarketa plazaratuko du. Jakintza Librea ez dago teknologia edo IKTen erabilerarekin, askoz gehiago bai da. IKTak tresna izan daitezke, baina  jakintza librea da elkarrekin eraikitzen dena eta ondorioz jaberik ez duena.

grupo

Saio interesgarriak, beraz.

Guztion artean hausnarketa kolektiboa egingo dugu eta beharren zerrenda osatu.

Oraindik lekua dago jardunaldira etorri ahal izateko. Gogoratu doakoa dela. Izena eman nahi baduzu, garaiz zabiltza.

Iruzkinak itxita daude.