Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

Jardueraren Storytelling-a

Ikasitako guztia praktikan ipintzeko jardueraren laburpen moduan Storytelling bat osatu genuen, egunean zehar emandako parte hartzearen ekarpen batzuekin.

#SareanJaioberriak traola ezarri genuen Azkue Fundaziotik eta jarduera ezberdinak antolatu ere egun osoan zehar: goizean, euskal komunikabide eta euskararen egoerari buruzko mahai ingurua eta Euskararen Interpretazio Zentrora bisita gidatua; arratsaldean, Storytelling-ari buruzko tailer praktikoa, euskal egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta, bukatzeko, Alfonso Alcántararen (@yoriento) hitzaldia.

Informazio guztia eta izen ematea www.jakintzalibre.org webgunearen bidez biderattu genuen.
Zer eman zuen egunak, hemen ikusgai.
Hasteko, zabaldu beharra, noski. Beti ez daukagu @yoriento Bilbon izateko aukera eta euskal egitasmo berriak ezagutzera eman nahi genuen ere.

 

Lagunak erakarri nahi genituen Euskararen Etxera eta Euskararen Interpretazio Zentrora ere. Jarduera ia osotasunean euskaraz burutu genuen, noski.
Batzuk gustua hartu zioten auzoari…

 

Jardunaldia hasteko, euskal komunikabide eta euskarari buruzko mahai ingurua. Gorka Jakobe Palazio (@gorkapalazio) moderatzaile lanetan eta kazetaritzaren mundu mailako egoera aztertzen.

 

Gaiak askorako eman zuen…

 

* Twitt gehiago irakurri.