Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

Kontaiguzu zure errezeta

Adituen iritzi eta gorabeherak entzun eta gero, entzuleon partehartze garaia heldu zen eta horrela eman zitzaion hasiera arratsaldeko programaren bigarren parteari; “Kontaiguzu zure errezeta” atalari hain zuzen ere. Hemen antolatzaileek post-it multzoak banatu zituzten bertara hurbildutakoen artean eta bakoitzak bere ideiak idatzi behar izan zituen hurrengo hiru gai ezberdinen inguruan:

kontaiguzu-errezeta

Zer egin daiteke gazteenen artean jakintza librea sustatzeko?

Zer egin dezakete erakundeek interneten euskararen erabilera normalizatzeko? • •

• • Zer egin dezakegu sarean euskarazko eduki gehiago sortzeko?

Behin bakoitzak bere ideiak idatzitakoan talde dinamikak bultzatu ziren, partehartzaile ezberdinen artean ideiak elkartrukatuz eta proposatutako denetatik onenak aukeratuz. Aukeratutako hauek, denen aurrean aurkeztu ziren eta arbel batean eskegi ziren ahanzturan eror ez daitezen. Azkenik, “Iñaki Ugarteburu” Wikipedia artikuluen lehiaketaren presentazioa egin zen eta bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien honetarako prest dauden denei.

flicker Argazkiak: Flickr (2011-03-24)