Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare
TeknologiaIrakaslearenEskura

Santiago Moll eta Iñaki Telleria, jardunaldiaren hizlari nagusiak

Jardunaldiaren egitarauan ikusi duzuen bezala, Santiago Moll (@smoll73) eta  Iñaki Telleria (@itelleria) izango ditugu egun horretan hizlari nagusiak. Biek sarrera hitzaldi biak eskainiko dizkigute, jardunaldia hasteko aukera ezin hobea.

Irakaskuntza alorrean teknologiaren aplikazioari eskaini diogu aurtengo jardunaldiari eta horregatik bi hizlari hauekin kontatu nahi izan dugu. Bakoitza bere alorrean, eredu eta erreferente dira.

Santiago Mollek hasiera emango dio jardunaldiari. Santiago Moll bigarren hezkuntzako irakaslea da Ciutadellan Menorcan. Lengua Castellana eta Literatura ikasgaiak eskaintzen ditu IES Maria Àngels Cardona irakaskuntza zentroan.

Aspaldidanik hasi zuen Santiagok teknologia eskolak eskaintzeko dinamikan ere aplikatzen, ez bakarrik irakaslearen lanean ikasgaiak prestatzeko edukiak lantzen eta abar baliabide digitalen bidez. Oso argi ikusi zuen teknologia, etorkizuna izateaz gain, edukien barneratze eta ulertze prozesuan ere beste osagai bat zela eta dinamika, metodoan erabili behar zituela.

Horrela, bere esperientzia eta saiakerak dokumentatu, informazioa eta ezagutza partekatu eta arlo digitalean lanari etekina handiagoa ateratzeko, 2013an Justificaturespuesta bloga sortu zuen. Blogak arrakasta izan zuen hasieratik irakaskuntza arloko profesionalen artean, lantzen dituen baliabide, eskaintzen duen eduki eta bertan bere eskarmentuaz sortutako publikoki zabaltzen dituen hausnarketengatik. Lantzen dituen gaien alorrean, baliabide eta gomendioetaz gain, motibazioa, teknikak, gaitasunak, kooperazioa eta taldekako lana eta abar luze bati buruz aritzen da.

Lan guzti honek errekonozimendua eman dio sari gisa eta baita internet mailako lehiaketa batzuetan ere irabazle atera da bloga: 2014an Bitácora sarietan finalista izan zen eta aurten Educa.net lehiaketan irabazle izan da bere bloga.

Gogotsu dator Santiago Bilbora, gurekin bere ezagutza eta esperientziak partekatzera. Adibideen bidez berak ikasgelan martxan jarritako ekimen batzuk aurkeztuko dizkigu eta espazio eta denboraren eraldaketari buruz arituko da, bai ikasgela barruan eta bai eskolatik kanpo ere.

justificaturespuesta

Ondoren Iñaki Telleria izango dugu gurekin. Iñaki Telleria ikastetxeetako kudeaketa aplikazioen dinamizatzailea Tknika, Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan eta IKT koordinatzailea da. Tknika Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da.

Esan behar dugu aspaldidanik geneukala Iñaki gure artean izateko gogoa, irakaskuntza arloan gaitasun digitalak eskuratu, landu, aplikatu eta zabaltzeko lan handia eta sakona egiten duelako eta egun Euskal Herri mailan bide honetan erreferente delako bere lana eta Tknika Lanbide Heziketa Zentroko lantaldean egiten dutena.

Bere hitzaldian juxtu gai horri buruz arituko da, gaitasun digitalen eskuratzean ikasgela eta irakaskuntza alorrean eta bere kasuan IKTen aplikazioaren ereduak Lanbide Heziketan eskainiko dizkigu

images

 

Baina egokiena da beraiei zuzenean ikusi eta entzutea, bere parte hartzeari buruzko aurkezpen honetan:

Aukera paregabea bi hizlari hauek gure artean izan eta entzuteko aukera izatekoa, ezta?

Badakizue, egitarau osoa ikusi eta izena eman jardunaldira etortzeko.

Iruzkinak itxita daude.