Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

Aurkezpena

Urtero bezala, Azkue Fundaziotik Jakintza Librearen Jardunaldiak egitasmoarekin lotutako topaketa antolatzen dugu. Urtez-urte gai ezberdina landu izan dugu eta 2015eko 5. edizio honetarako hezkuntza arloa  aukeratu dugu.

Jardunaldi honen izenburua Teknologia irakaslearen eskura izango da eta honetan teknologiaren aplikazioa didaktika arloan, dinamizazioan eta eskolak eskaintzerako lanean eman izan diren aldaketak, garapenak eta esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu. Guztira, bost ikastetxe, arlo eta etapa ezberdinei lotutako proiektu ezberdinen arduradunek euren esperientzien oinarriak azalduko dizkigute; gure ingurukoak eta baita estatu mailakoak ere.

Baina batez ere jardunaldi hau, partekatze, elkartruke eta hausnarketarako gunea bilakatzea da gure helburua: esperientzia ezberdinen bidez zalantzak argitzea, eztabaidatzea, ideiak hartzea, lankidetzarako bideak elkarrekin topatzea, profesionalen artean elkar ezagutzea eta abar.

Horregatik jardunaldiaren formatua praktikoa izango da: hitzaldi nagusiez gain, ikasketa mailaren araberako  hiru lan talde osatuko ditugu eta horretako bakoitzari dagozkion gai zehatzen inguruan sakonago lantzeko aukera izango dugu. Azkue Fundaziokook ere, Klikasi.eus (euskarazko eduki eta baliabideak partekatzeko  sortutako plataforma) aurkeztuko dugu.

Zuen interesekoa izango dela espero dugu eta elkar ikusiko dugula.

Hemen sakatu egitaraua ikusteko.

Teknologia_irakaslearen-eskuraTeknologia-irakaslearen-eskura-egitaraua