Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

Unai Gonzalez

Practice Your Music enpresa-ideia baten adibide argia da, teknologiak Cheap Ralph Lauren eta Internetek konpon dezaketen merkatuaren beharrizan baten ondorioz sortu baita. Sortzaileek musika-eskola bat zuten. Hara joaten ziren ikasleei musika irakasten zieten eta ikasleak, gero, etxera joaten ziren saioak egitera. Batzuetan ez zuten horretarako denborarik, baina saioak egiten zituztenean bakarrik egitea oso aspergarria zela konturatzen ziren, batez ere hasieran. Beraz, ondokoa galdetu zieten haien buruei: etxean bertan banda bat eskainiko bagenie musikariei? Eta horixe egiten du Practice Your Music-ek. Nahi duzun gaia aukera dezakezu (euskal musika tradizionala, rocka, popa, flamenkoa…), gero musika-tresna hautatu eta banda batek zurekin batera joko du abestia. Practice Your Music-en helburua ongi pasatuz ikastea da.

Oraingoz, ekimena haize alde dabil. 2013ko European App Cup-eko 2. saria jaso du, negozioen kategorian. Gainera, Microsoft-ek aplikazio horren bertsio txiki bat jarri du bere Windows 8aren azken bertsioan.

Orain Practice Your Music-en erronka nazioartera zabaltzea da. Urrunago eraman ecsyork nahi dute haien errepertorioa eta, jakina, gehitu ere bai.

Sortzaileetako batek, Unai González-ek, azalduko digu hori guztia, baita ekiteko abentura ere; hau da, musika-nota emango dio IV. Jakintza Librearen Jardunaldiari.

Iruzkinak itxita daude.