Flicker Twitter Youtube Facebook Flicker Twitter Youtube Slideshare

Wiki-ipuina

Euskaraz egindako lehen wiki ipuina. Horixe da Azkue Fundazioak sortu duen ekimen originala sarean euskararen erabilera sustatzeko. Wiki Ipuinak Fernando Morillo idazlearen laguntza izango du. Idazle horrek berriki argitaratu den “Bilbao Samurai” obra idatzi du, besteak beste.

Idazleak “Eten-puntuen mina” izenburuko ipuina idatzi du. Ipuinak honako berezitasun hau du: amaitu gabe dago, eta argumentuan ebatzi gabeko lau dilema agertzen dira. Ekimenaren helburua, wiki filosofia aplikatuta, hainbat pertsona elkartzea eta horiek ipuinari amaiera ematea da, hain zuzen ere. Horretarako, jendearentzat zabalik egon den topaketa presentzial bat egin da maiatzaren 17an, Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegian. Bertan parte hartu dutenek aukera izan dute beren ideien ekarpena egiteko, zabalik geratu diren dilema horiek ebatzi ahal izan ditzaten. Dena dela, lankidetza-lan hori ez da hor amaituko. Ateratako ondorioak kontakizunean txertatu ondoren, Azkue Fundazioaren web-orrian eseki da ipuina. Era horretan, nahi duenak euskarazko lehen wiki ipuina osatzen lagundu dezake. Hau da, ipuina idazten eta  ideien ekarpenak egiten jarraitu ahal izango du.
 

 

 

* Ipuina irakurri.